Gizartea -

MINISTROEN KONTSEILUA

Uholdeek kaltetutako erkidegoentzat laguntzak onartuko dituzte gaur

Ebro ibaiak gainez egin ondoren kaltetutako lur-jabe eta nekazarientzako diru-laguntzak dira. Nafarroak 4 milioi inguru jasoko ditu.

Tutera. EFE.
Tutera. EFE.
Tutera. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den asteko uholdeek kaltetutako erkidegoei diru-laguntzak emateko errege-dekretua onartuko du, gaur goizeko saioan, Ministroen Kontseiluak. Ebro ibaiak gainez egin ondoren kaltetuko lur-jabe eta nekazarientzako laguntzak izango dira, batez ere.

Mariano Rajoyk zuzenduko du Ministroen Kontseilua, eta amaitutakoan, Zaragozara joango da, kalteak izan dituzten herrietako alkateei laguntzen xehetasunak ematera. Uholdeek hondatutako lur-eremuak bisitatuko ditu Espainiako presidenteak.

Isabel Garcia Tejerina Nekazaritza, Elikadura eta Ingurugiro ministroak aurreratu duenez, errege-dekretuak, orotara, 11,5 milioi euro bideratuko ditu uholdeak izan dituzten hiru erkidegoetara; Nafarroak eta Aragoik launa milioi euro jasoko dituzte, eta gainerakoa Errioxak.

Oraindik, dena dela, kalteak erabat zenbatzeke daude, eta, beraz, errege-dekretua ez dela behin betikoa izango jakinarazi du Ingurugiro ministroak. Ekarpen berriak egin ahala, aldaketak jasoko dituztela eta dekretua irekita dagoela adierazi du.

Bestalde, Ebro ibaiaren ibilgua garbitzeko 60 milioi euro bideratuko ditu Espainiako Gobernuak. Errege-dekretua onartzen denean hasiko dituzte garbiketa lanak, Garcia Tejerinaren arabera.

Enplegua sustatzeko plana

Enplegua Sustatzeko Programa Berezia ere onartuko da gaur Ministroen Kontseiluan; 850 milioi euro bideratuko ditu Gobernuak horretara. Iazko abenduan, Rajoyren exekutiboak eta hainbat gizarte eragilek adostutako plana da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Denboraleak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Uholdeak Laguntza publikoak