Gizartea -

Gertakaria

Su eman diete 7 kontainerri Donostian

Suak furgoneta bat, semaforo bat, eta lokal baten aurrealdea kaltetu ditu.

Zazpi edukiontzi erre dituzte Donostian

0:39

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur goizaldean zazpi kontainer kiskali dituzte Donostian zehar. Sugarren eraginez, Antonio Arzak kalean zegoen ibilgailu batek kalte handiak izan ditu, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Colombineko kalean piztu da lehenengo sua, ordu bata aldera, eta kontainer bat kiskali da.

Bi ordura, Antonio Arzak kalean hiru kontainerri eman diete sua, eta garren ondorioz, furgoneta batek, semaforo batek, eta lokal batek kalteak izan dituzte.

Zazpi minutu geroago, beste hiru kontainer kiskali dituzte Antonio Gaztañeta kalean. Kasu guztietan Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako azken albisteak