Gizartea -

Nafarroan

Ezezagun batzuek 19 edukiontzi erre dituzte Zangozan

Suak auto bat erre du, eta keak inguruko eraikin baten aurrealdea belztu du. Hala ere, ez da zauriturik izan.

Ibilgailu batek ere erreta amaitu du. Argazkia: EFE
Ibilgailu batek ere erreta amaitu du. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat ezezagunek osatutako talde batek 19 edukiontzi erre ditu bart Zangozan, Nafarroan. Ezbeharra gauez gertatu da, urteko lehenengo Xabierraldiaren egunean.

Suak auto bat erre du, eta keak inguruko eraikin baten aurrealdea belztu du. Hala ere, ez da zauriturik izan.

Foruzaingoak eta Udaltzaingoakabiatutako ikerketaren arabera, jazotakoa "momentuko gertaera da", dirudienez, ez du kale borrokarekin inolako loturarik. Hala ere, ikerketa zabalik dago jazotakoa argitu dezaten. Momentuz ez dute atxiloketarik egin.

Bestalde, ikerketa amaitu arte ez dituzte kalteak zenbatuko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea