Gizartea -

Ezbeharra

10 urteko neskato bat larri zauritu da Leitzan, autoak harrapatuta

Biktimak hausturak eta hainbat traumatismo ditu eta Nafarroako Ospitalera eraman dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

10 urteko neskato bat larri zauritu da igande honetan Leitzan, auto batek harrapatuta.

Ezbeharra 16:57an jazo da, Nafarroako Gobernuak ohar batean berri eman duenez. Istripuaren eraginez, biktimak hausturak eta hainbat traumatismo izan ditu eta, hasiera batean tokian bertan artatu badute ere, gero, Nafarroako Ospitalera eraman dute.

Foruzaingoak Bide Segurtasuneko eta Iruñeko Atestatuen Taldeko hainbat patruila mugiarazi ditu eta azken horiek ikerketa abiatu dute gertaturikoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea