Gizartea -

SOS Arrazakeriaren salaketa

Fiskaltzak artxibatu egin ditu Marotoren aurkako izapideak

Gasteizko alkateak etorkinei buruz esandakoa adierazpen askatasunak babestuta dagoela argudiatu du Fiskaltzak.

Javier Maroto Gasteizko alkatea. EiTB
Javier Maroto Gasteizko alkatea. EiTB
Javier Maroto Gasteizko alkatea. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fiskaltzak artxibatu egin ditu SOS Arrazakeria elkarteak jarritako salaketa baten ondorioz Javier Maroto (PP) Gasteizko alkatearen aurka abiatutako izapideak.

Hain zuzen ere, elkarteak gorrotoa sustatzea eta pertsonen duintasunaren aurka egitea egotzi zion Marotori, esan baitzuen etorkinek nahiago dutela laguntza sozialak baliatu, lan egin baino.

Fiskaltzaren arabera, baina, alkateak adierazpen askatasunaren baitan egin zituen adierazpenok, Juan Calparsoro fiskalburuak jakinarazi duenez.

Fiskaltzak izapideak artxibatu baditu ere, SOS Arrazakeriak aurrera egingo du salaketarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala albisteak Alderdi Popularra Araba Gorka Urtaran Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak