Gizartea -

Auzitegi Gorena

Espainiako erregeak aitatasun proba egiteko eskaera, bertan behera

Juan Carlos erregearen defentsak helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Gorenean, epaitegi horrek Ingrid Sartieau belgikarraren eskaera jaso eta berehala.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Carlos Espainiako erregeak aitatasun proba egin dezan Ingrid Sartieau emakume belgikarrak egindako eskaera bertan behera utzi du Auzitegi Gorenak. Zazpi epailek eskaeraren aurka bozkatu dute eta hiruk, berriz, alde.

Juan Carlos erregearen defentsak helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Gorenean, epaitegi horrek eskaera jaso eta berehala.

Gainera, Sartieauk Goreneko Arlo Zibileko Aretoaren ebazpenaren aurkako helegitea ere aurkeztu zuen, bere ustean, ez zutelako DNA proba egiteko eskaera aintzat hartu.

Bi helegiteak aurkeztu ostean, fiskalari igorri zizkioten, txostena egin zezan.

Arlo Zibileko Aretoko 12 epaileen ebazpenaren arabera, Sartieauk aurkeztutako zantzuak “ez dira nahikoak” Juan Carlos erregeari DNA proba egitea eskatzeko, baina bai salaketa onartzeko.

Hortaz, auzia itxitzat eman du Auzitegi Gorenak. Eskaera onartzearen alde egin duten epaileek boto partikularra aurkeztea aztertuko dute orain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Juan Carlos Ia berriak Auzitegi Gorena