Gizartea -

Operazioa

Internetera 3.000 film igo dituen gizon bat atxilotu dute Bizkaian

Azken urtean internetera 3.000 film eta telesail igo, eta ordainean diru-sarrerak lortu izana leporatzen diete atxilotutako bi gizonezkoei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak bi gizonezko atxilotu ditu, jabetza intelektualaren aurkako delituak egitea egotzita. Azken urtean Internetera 3.000 film eta telesail igo, eta ordainean diru-sarrerak lortu izana leporatzen diete.

Alacanten 22 urteko gizonezko bat atxilotu dute, eta Bilbon, berriz, 43 urteko bat.

Poliziaren aburuz, atxilotuek legeak babestutako ikus-entzunezko edukiak grabatu eta Interneten zabaltzen zituzten, linkak partekatuz.

Iturri horien arabera, “bitartekaritza sistema ezagun batean” kontu korronteak zituzten eta, publizitateari eta beste erabiltzaile eta web orriei esker, diru-sarrerak lortzen zituzten.

Zenbat eta deskarga edota ikustaldi gehiago lortu, orduan eta etekin handiagoak ziren, Poliziak azaldu duenez. Hortaz, erabiltzaile kopuru handia duten web orrietara igotzen zituzten linkak.

Poliziak atxilotuen etxeak miatu, eta ordenagailuak eta sakelako telefonoak eraman ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea