Gizartea -

Hauteskunde sindikalak

LABek irabazi ditu berriro Euskal Hezkuntza Publikoko hauteskundeak

LAB gustura agertu da lehen indar gisa jarraituko duelako, eta azpimarratu du horrek agerian uzten duela "Euskal Herriarentzat hezkuntza sistema propioa eraikitzeko indar nahikoa bildu" duela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LABek irabazi ditu berriro Euskal Hezkuntza Publikoko hauteskunde sindikalak 85 ordezkarirekin (300 dira guztira). ELAK bigarren postuari eutsi dio, 68 ordezkarirekin; eta hirugarren geratu da Steilas, 67rekin.

Hauteskundeetako datuen arabera, Ainhoa Etxaide buru duen sindikatuak botoen % 28,3 eskuratu ditu, 2011n lortu zituenak baino gutxiago (% 29,2 eta 80 ordezkari).

ELAk, 68 ordezkarirekin, duela lau urte baino zazpi gehiago eskuratu ditu, % 22,7ko babesarekin (2011n % 22,3). Steilasek 2011n baino zortzi ordezkari gehiago lortu ditu, 67 ordezkari, eta botoen % 22,3 (aurrekoetan % 21,5).

CC.OO.ren kasuan, ordezkari kopuruan eta boto portzentaian galdu du; izan ere, 50 ordezkari zituen, eta orain 49 edukiko ditu, botoen % 16,3 eskuratuta (lehen % 18,2). UGTk, berriz, bost ordezkari gehiago izango ditu, 27, botoen % 8tik % 9ra igota.

"Hezkuntza sistema propioa eraikitzeko indarra"

LAB gustura agertu da lehen indar gisa jarraituko duelako, eta azpimarratu du horrek agerian uzten duela "Euskal Herriarentzat hezkuntza sistema propioa eraikitzeko indar nahikoa bildu" duela.

Sindikatuaren arabera, emaitzak "orain arte egindako lana berresten" du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
LAB albisteak