Gizartea -

Ikerketa

Beste ikasle bat desagertu da Anberesen, zazpigarrena 2006tik

Desagertua Cedric Willemen 21 urteko gaztea da. Anberesetik 80 kilometrora dagoen Hasselt hirikoa da.

Cedric Willeman aurkitzeko polizia operazio handia, Anberesen

00:36

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

21 urteko ikasle belgikar bat desagertu da Anberesen, Hodei Egiluz bizkaitarra 2013ko urrian desagertu zen toki berean. 2006tik, inguru berean desagertu den zazpigarren gizonezkoa da.

Desagertua, Cedric Willemen, Anberestik 80 kilometrora dagoen Hasselt hirikoa da.

Igandean, 03:00ak aldera, Piaf diskotekatik atera zenetik, ez dute haren berririk izan. Anberesko Poliziaren esanetan, hipotesi guztiak daude zabalik.

Cedric Willemen desagertu zen inguruetan ari da Polizia bilaketa-lanak egiten. Azken orduotan, ibai inguruak miatzen aritu dira.

Facebook sare sozialeko ‘Hodei Missing’ orriak ere jaso du Gazet Van Antwerpen Anberesko kazetak desagerpen horri buruz emandako informazioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hodei Egiluz