Gizartea -

Gertaera

Arrantzan ari ziren bi anaia erreskatatu dituzte Pasaian

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gauerdi aldera, arrantzan ari zen gizon bat itsasora erori da. Anaia hura erreskatatzen saiatu da, baina ezin izan du.

Pasaia
Pasaia
Bi arrantza zale erreskatatu dituzte uretatik, istripua izan ondoren

01:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak eta Gurutze Gorriak Pasai Donibanen arrantzan ari ziren bi anaia erreskatatu dituzte bart.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gauerdi aldera, Puntetako pasealekuan, arrantzan ari zen gizon bat itsasora erori da. Anaia hura erreskatatzen saiatu da, baina ezin izan du.

Azkenean, Gurutze Gorriak erreskatatu du uretara eroritako gizona, itsas salbamendurako ontzi baten laguntzaz, eta Ertzaintzak atera du haren anaia mendi aldetik. Donostia Ospitalera eraman dituzte biak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak Albisteak Gipuzkoa Gizartea bideoak Eguneko albisteak Pasaia albisteak Gaurko azken orduko albistea Iparraldeko kostaldea albisteak Arrantza albisteak 2024