Gizartea -

Gertaera

82 urteko gizonezkoa hil da Donostian, kamioi batek harrapatuta

Gertaera eguerdian izan da Donostian. Kamioia atzerantz zihoan, gizonak gurutzatu eta harrapatu duenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

82 urteko gizonezko bat hil da gaur eguerdian Donostian, kamioi batek harrapatuta.

Gertaera Benta Berri kiroldegiaren parean izan da, eguerdian. Kamioia atzeranzko maniobra egiten ari zen, gizona atzetik zeharkatzen hasi denean. Antza ez da kamioia egiten ari zen maniobraz ohartu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Donostia