Gizartea -

Lan Eskaintza Publikoa

5.000 pertsona baino gehiago aurkeztu dira 275 irakasle lanposturako

Onartuen behin-behineko zerrenda datorren asteartean argitaratuko du Hezkuntza Sailak, iragan asteartean izena emateko epea bukatu eta gero.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

5.031 pertsona aurkeztu dira Eusko Jaurlaritzak deitutako Lan Eskaintza Publikora. 275 irakasle lanpostu bete behar dituzte.

Onartuen behin-behineko zerrenda datorren asteartean argitaratuko du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, iragan asteartean izena emateko epea bukatu eta gero.

Haur Hezkuntzako 110 irakasle; Lehen Hezkuntzako 60; Ingeleseko 50; Musikako 15 irakasle; Soin hezkuntzako 15 eta Hezkuntza Bereziko 25 lanpostu eskaini ditu Eusko Jaurlaritzak.

Oposizioaren lehen froga 2015ko ekainaren bigarren hamabostaldian egingo dute, Bilbao Exhibition Centren (BEC). Azterketa praktikoa izango da eta bigarren zati batean gai bat idatziz garatu beharko dute irakaslegaiek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak Lan Eskaintzak Irakasleak azken ordukoa