Gizartea -

Araba

5 urteko espetxe-eskaera, neska bati sexu-abusuak egiteagatik

Akusatuak ustez abusuak egin zizkion neskatoari, 3-5 urte zituenean. Gainera, Fiskaltzak beste bi urteko kartzelaldia eskatu du beste behin abusatzegatik, neskak 13 urte zituenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Fiskaltzak bost urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra eskatu du gizon batentzat, ustez adin txikiko neskato bati sexu-abusuak hainbat urtez egiteagatik. Akusatuak neskatxa zaintzen zuen gurasoak ez zeudenean, amamaren koinatua zelako.

Fiskaltzaren idazkiaren arabera, gizonak (kolonbiarra) neskatoa zaindu zuen zenbait alditan 2003 eta 2005 urteren artean, neskak 3-5 urte zituenean, “senitartekoak” ziren eta.

Gizonezkoak eskolara eramaten zuen gurasoak lanean zeuden bitartean eta, neskatxarekin bakarrik geratzen zenean, bere “ase-nahi sexualak betetzen”  zituen, besteak beste, bularra ukituta.

Gainera, urte horietan, gizona Bernedon edo Gasteizen (Araba) egiten zituzten familia ospakizunez baliatzen zen ukituak eta bestelakoak abusuak egiteko.

Hori guztia kontuan hartuta, Fiskaltzak hiru urte eta erdiko espetxealdia eskatu du, sexu-abusuak jarraian egiteagatik, eta, gainera, neskatoarekin bost urtez harremanetan jartzeko debekua ere eskatu du.

Bestalde, fiskalak beste bi urteko kartzela-zigorra eskatu du 2013an ustez egindako beste abusu batengatik, alegia, neskak 13 urte zituenean. Bernedon neskatoaren amamaren etxean egindako ospakizun batean egitea leporatu diote.

Oraindik ez dute zehaztu neskatoak izan ditzakeen kalte psikologikoak, beraz, momentuz ezin da zehaztu urte batzuk barru “gertaera horiek eragin lezaketen kalteak”.

Azkenik, Fiskaltzak 3.000 euroko kalte-ordaina eta espetxealdia Espainiatik 10 urtez kanporatzeko zigorrarekin ordezkatzea eskatu du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak azken ordukoa Haurtzaroa albisteak Sexu erasoak Arabako Mendialdeko albisteak