Gizartea -

Gertakaria Araban

Hiru pertsona artatu behar izan dituzte sute batean, Amurrion

Sutea lau solairuko eraikin batean gertatu da, Bañuetaibar kalean. Hiru pertsona artatu behar izan dituzte antsietateak jota eta kea arnastuta zeudelako.

Sutea Amurrio
Sutea Amurrio
Eraikin bat hustu dute Amurrion sute baten eraginez

01:06

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona artatu behar izan dituzte sute baten ondorioz Amurrion (Araba), Radio Euskadik jakitera eman duenez.

Sutea lau solairuko eraikin batean gertatu da, Bañuetaibar kalean. Antza denez, sua hirugarren solairuan hasi da.

Suhiltzaileek bertaratu behar izan dute sua itzaltzera, eta osasun-langileek hiru pertsona artatu behar izan dituzte antsietateak jota eta kea arnastuta zeudelako. Hala ere, ez dituzte ospitalera eraman behar izan.

15 pertsona atera behar izan dituzte etxetik, eta horietako bat laugarren solairuan erreskatatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Araba Suteak gaur Gorobel magaleko kuadrilla