Gizartea -

Eutanasiaren aurrekaria

Frantziako Diputatuek hilurrenekoen sedazioa onartu dute

Hiltzeko zorian dauden gaixoak sedatzeko aukera izango dute medikuek, gaixoek hala eskatuta, tratamendua kentzen zaienerako.

Frantziako Parlamentua. Argazkia: Efe
Frantziako Parlamentua.
Frantziako Parlamentua. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako diputatuek gehiengo zabalarekin onartu dute hilurreneko gaixoen sedazio "sakona eta etengabea", eutanasiari ateak zabalduko lizkiokeen aurrekaria.

Legearen alde bozkatu dute 436 diputatuk, 34k kontra egin dute, eta 83 abstenitu egin dira. Bozketak agerian uzten du testua Parlamentuko alderdi nagusiek, Alderdi Sozialistak eta UMPk, adostu zutela.

Hiltzeko zorian dauden gaixoak sedatzeko aukera izango dute medikuek, gaixoek hala eskatuta, tratamendua kentzen zaienerako.

Hori izan da testuaren zati polemikoena, eutanasiaren kontra daudenek baitiote elikagaiak eta hidratazioa kentzeak sufrimendua eragiten diela gaixoei.

Beste berrikuntzetako bat izango da bizi-testamentua derrigor bete beharko dela, eta hilurreneko egoeran dauden pertsonek bertan izango dute idatzita zer egin nahi duten egoera horretara iristen direnean, eta nahi dutena komunikatzeko gai ez direnean.

Orain arte, bizi-testamentu hori aintzat hartzen zuten medikuek, baina ez zuten derrigor bete behar.

Legeak babes sozial handia duela agertu dute azken aldiko inkestek, eta orain Senatura igorriko dute, uda aurretik behin betiko onartzeko asmoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eutanasia Frantzia bideoak