Gizartea -

15 urtean behin

Mont Saint-Michel, 'mendeko marea'k uharte bihurtutako herria

Itsasgorak lau solairuko erakin bateko altuera hartu zuen eta urez inguratu zuen herria. Fenomenoa ez da berriz ikusiko 2033ra arte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mont Saint-Michel, Frantziako ipar sartaldean dagoen herri bat -granitoko mendixka batean- "mendeko mareak" Atlantikoko itsasmaila igoarazi eta urez inguratu eta uharte bihurtu zuen.

Itsasgorak lau solairuko erakin bateko altuera hartu zuen eta urez inguratu zuen herria, irudi ikusgarria eraginda.

Milurteko honetan lehen aldiz, kostaldea eta Mont Saint-Michel lotzen dituen pasabidea urpean geratu zen. Erdi Aroko herria, gizateriaren ondare izendatu zuen UNESCO NBEren erakundeak, 1979ean.

18 urtean behin gertatzen den fenomenoa da eta herria isolatuta uzten du. Berez, penintsula da, baina uharte itxura hartzen du, nahiz eta itsasmailatik 170 metro altuerara dagoen.

'Mendeko marea' deitutako ikuskizuna ez da berriz gertatuko 2033ra arte. Eguzkiak eta ilargiak hartzen duten lekuak eragiten du fenomenoa, norabide berdinean erakartzen baitute Lurraren ura, imanen antzera.

Euskal kostaldean, halaber, irudi ikusgarriak ikusi ziren. Hala, mareabeherak libre utzi zuen bidea Santa Clara irlara arte, Donostiako Kontxako hondartzan.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia berriak Eguraldia