Gizartea -

Gertaera

Bi ertzain artatu dituzte Bilbon, sute baten ondorioz

Ertzaintzak Bilboko Loruri zeharkaleko etxebizitza bat hustu du goizaldean, sute baten ondorioz. Bi ertzain artatu behar izan dituzte, kea arnasteagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak Bilboko Loruri zeharkaleko etxebizitza bat hustu du goizaldean, sute baten ondorioz. Bi ertzain artatu behar izan dituzte, kea arnasteagatik.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, sutea 00:05ean piztu da, etxebizitza bateko sukaldean. Bizilagunak euren kabuz atera dira etxetik, eta ez da inor zauritu.

Bertaratu diren bi ertzain, baina, sutea izan den tokian artatu behar izan dituzte, kea arnastu baitute, baina ez dituzte ospitalera eraman behar izan.

Sua piztu eta ordubetera, bizilagunak etxera bueltatu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Suteak