Gizartea -

Ebakuntza

Angelina Jolieri obarioak kendu dizkiote, minbizia saihesteko

Duela bi urte mastektomia bikoitza egin zioten, helburu berarekin. Publikoki iragarrita, "arriskuan dauden emakumeei dauden aukeren berri" eman nahi die aktoreak.

Duela bi urte mastektomia bikoitza egin zioten Jolieri. EFE
Duela bi urte mastektomia bikoitza egin zioten Jolieri. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angelina Jolie AEBko aktoreak iragarri duenez, obarioak kendu dizkiote minbizia saihesteko. Jolieren ama, amama eta izeko minbiziak jota hi ziren, eta gaixotasuna garatzeko aukera handia zuela eta, horiek kentzea erabaki du orain.

Duela bi urte mastektomia bikoitza egin zioten, bularreko minbizia saihesteko. Joan den astean obarioak eta Fallopioren tronpak kentzeko ebakuntza egin zioten, The New York Times egunkariak "Angelina Jolie Pitt: ebakuntza baten kontaketa" izenburupean kaleratutako erreportajeak jaso duenez.

"Denbora neraman ideiari bueltak ematen. Mastektomia baino ebakuntza errazagoa da honakoa, baina ondorio gogorragoak ditu. Emakumea menopausiara bultzatzen du", azaldu du emakumezko aktoreak.

Horren berri emateko erabakiari buruz galdetuta, 2013an emandako argudio bera eman du Joliek: "Arriskuan dauden emakumeei dauden aukeren berri eman nahi nien".

"Mastektomia bikoitza egin nuenean ere publiko egin nuen. Odol-analisi baten bidez jakin nuen mutazio genetiko bat nuela: bularreko minbizia garatzeko % 87ko arriskua nuen, eta % 50ekoa, bularreko minbizia garatzekoa. Minbiziaren erruz, ama, amama eta izeko galdu nituen", azaldu du.

Ordutik, obarioak kentzearen ondorioez "informazioa jasotzen ibili naiz eta neure burua fisikoki eta emozionalki prestatu dut", argitu du Joliek.

"Nire seme-alabek 'ama obarioetako minbiziak jota hil zen' ezingo dute esan", nabarmendu du sei umeren ama den aktoreak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Minbizia bideoak