Gizartea -

Lan istripua

Kamioilari bat hil da Astigarragan istripu batean

14:00 aldera gertatu da istripua, AP-8 errepidean. Bi kamioik izan dute istripua, eta baten gidaria da hildakoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioilari bat hil da AP-8 autopistan, Astigarraga (Gipuzkoa) parean, Bilboko noranzkoan, izandako istripu batean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra arratsaldeko ordu biak aldera gertatu da, aipatu errepideko 18. kilometroan, Astigarragako tunela igarota. Bi kamioik istripua izan dute bertan, eta horietako baten gidaria hil egin da.

Suhiltzaileak, anbulantziak eta Ertzaintza bertaratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Trafikoa Albisteak Gipuzkoa Astigarraga albisteak Merkantzia-garraioari buruzko albisteak