Gizartea -

Ezbeharrak Gipuzkoan

Gizon bat hil da bere autoa iraulita Mendaron, AP-8 autobidean

Errepide berdinean ostegun honetan hil den bigarren laguna da; izan ere, arratsaldeko lehen orduan kamioilari bat hil da Astigarragan gertatutako beste istripu batean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gidari bat hil da gaur bi ibilgailuk izan duten istripuan, AP-8 autobidean, Deban (Gipuzkoa), Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Errepide berdinean ostegun honetan hil den bigarren laguna da; izan ere, arratsaldeko lehen orduan kamioilari bat hil da Astigarragan gertatutako beste ezbehar batean.

Bigarren istripua 21:00ak aldera gertatu da 60. kilometroan, Deban. Antza denez, bi autok talka egin dute Irungo noranzkoan, eta horietako bat irauli egin da.

Iraulitako ibilgailuaren gidaria bertan hil da. Anbulantziako medikuak heriotza baieztatu du. Suhiltzaileak ere bertaratu dira.

AP-8 autobidea itxi behar izan dute Irungo noranzkoan, eta trafikoa N-634 errepidetik desbideratu dute, Elgoibarreko irteeratik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Gipuzkoa