Gizartea -

Lapurra

Gizon bat hiru aldiz atxilotu dute 24 orduren buruan, Gipuzkoan

43 urteko lapurra 27 aldiz atxilotu du Ertzaintzak. Azken hirurak Pasaian, Errenterian eta Donostian azken 24 orduetan egindako lapurretengatik.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

43 urteko gizon bat hiru aldiz atxilotu dute 24 orduren buruan Pasaian, Errenterian eta Donostian egindako lapurretengatik, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Guztira, 27 atxiloketa ditu susmagarriak.

Ustezko lapurra bederatzi aldiz atxilotu dute 2015ean. Ostegun goizaldean, 05:00etan, atxilotu zuten Pasai Antxoko Eskalantegi kaleko aparkaleku batean. Auto batetik tresnak ateratzen eta poltsa batean sartzen harrapatu zuen Udaltzaingoak.

Arratsaldeko lehen orduan berriz atxilotu zuten Donostia erdialdeko farmazia baten barruan. Ustezko lapurra indarrez sartu zen eta ondoren ihes egin zuen.

Ordu batzuk geroago Donostiako guardiako epaitegiaren esku utzi zuten, eta aske geratu eta gero, berriro atxilotu dute gaur goizaldean, Errenterian. Pizzak banatzeko motor-bizikleta bat ostu du merkataritza-gune bateko aparkalekuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa