Gizartea -

Lan-istripua Erandion

Lan-istripuan zauritutako langileetako bati gorputzaren % 80 erre zaio

Larrien dagoen langilea Erredura Handien Unitatean artatzen ari dira. Gainerako lauri alta eman diete Gurutzetako Ospitalean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost langile zauritu dira Erandioko Befesa-Erandio lantegian izan den lan-istripuan, Segurtasun sailak jakitera eman duenez eta langileetako batek gorputzaren % 80 erreta du eta bere egoera "larria" da, Gurutzetako Ospitaleak -bostak daude bertan- jakinarazi duenez.

Ezbeharra 12:50ean gertatu da, bost langileak labe baten ondoan zeudenean.

Gainerako laurak arin zaurituta daude, Barakaldoko ospitalearen zehaztasunen arabera, eta alta eman diete igande arratsaldean.

Era berean, Gurutzetako Ospitaleak nabarmendu egin du larrien dagoen langilea Erredura Handien Unitatean artatzen ari direla.

Bostak Gurutzetako Ospitalera (Barakaldo) eraman dituzte eta, horietako bat gutxienez, larri omen dago.

Befesa Aluminio S-L- (Remetal) metal arinak urtzen dituen galdategia da; bereziki aluminioaren tratamendua egiten du, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Erandio bideoak