Gizartea -

Noain

Hil egin da Noaingo enpresa batean lan-istripua izan zuen langilea

Beharginak (49 urte) larunbatean izan zuen istripua, eta garun-heriotza egoeran zegoen ordutik.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hil egin da larunbatean Noaingo enpresa batean lan-istripua izan zuen behargina. Autoetarako piezak ekoizten dituen enpresa batean gertatu zen ezbeharra, Noainen (Nafarroa).

Istripua 12:05ean jazo zen; J.M.A.R. langileak kolpe handia hartu zuen buruan burdinazko pieza batekin, eta garezurrean traumatismoa eragin zion.

Nafarroako Larrialdi Agentziaren SOS Nafarroak zerbitzuak Noaingo Osasun Etxeko guardiako medikua bidali zuen, eta Iruñeko Suhiltzaileen anbulantzia batean eraman zuten Nafarroako Ospitalera.

Bestalde, Foruzaingoak polizia talde bat bidali zuen bertara, eta Auzitegiko Poliziak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Iruñeko bideoak Nafarroako albisteak