Gizartea -

Desagerpena

Egoera onean aurkitu dute Lezaman desagertutako gizonezkoa

Ostegun gauean hasi zen Ertzaintza 75 urteko gizonezkoaren bila.

M. I. | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdi zerbitzuek eguerdian aurkitu dute Lezaman desagertutako 75 urteko gizonezkoa, Segurtasun sailak eitb.eus-i jakitera eman dionez. Egoera onean dago.

Lezamako Gaztelumendi inguruan aurkitu dute gizonezkoa, 14:30ean.

Ostegun gauean hasi zen Ertzaintza 75 urteko gizonezkoaren bila. Senitartekoek Ertzainaren komisariara jo zuten atzo 21:25ean gizona falta zela salatzeko. Nonbait, paseoan atera zen, baina ez zen etxera itzuli.

Gizona 10:30ean atera zen osteratxoa egitera, baina gauean oraindik etxera heldu gabe zegoen.

Sakelako telefonora egindako dei bati erantzun zion gizonak, eta mendi inguru batean galduta zegoela esan zien senitartekoei.

Ertzaintza eta Gurutze Gorriko boluntarioek parte hartu dute bilaketan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lezama