Gizartea -

Sutea

Urretxuko bizilagun bat ospitaleratu dute, kea arnastuta

Urretxuko etxebizitza batean piztu den sutea dela eta, 80 urteko emakume bat Zumarragako ospitalera eraman dute anbulantzian. Suteak kalteak eragin ditu piztu den etxebizitzan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute bat izan da Urretxuko Mundo Mejor etxe taldean, eta bertako bizilagun bat, 80 urteko emakumea, Zumarragako ospitalera eraman dute kearekin intoxikatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Antza denez, sua 13:20an piztu da pisu bateko sukaldean. Abisua jasota, sutearen tokira bertaratu diren ertzainak sua itzaltzen ahalegindu dira, baina azkenean suhiltzaileek itzali dute sua. Garrek kalteak egin dituzte etxebizitzan, baina ez da beharrezkoa izan eraikina jendez hustea.

Intoxikatutako adineko emakumea, tokian bertan artatu eta gero, azkenik anbulantzian eraman dute Zumarragako ospitalera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Urretxu azken ordukoa