Gizartea -

LGTBI kolektiboa

Gayen eta lesbianen Berdintasun Legea indarrean sartu da Extremaduran

Sexu-joeragatik eta genero-identitateagatik diskriminazioa saihestea izango du helburu. Lege horrek hainbat neurri jasoko ditu, tartean, sexu-aldaketa egiteko operazioetarako diru-laguntzak.

Sexu-joeragatik eta genero-identitateagatik diskriminazioa saihestu nahi du lege horrek. EiTB
Sexu-joeragatik eta genero-identitateagatik diskriminazioa saihestu nahi du lege horrek. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lesbianen, Gayen, Bisexualen, Transexualen, Transgeneroa eta Intersexualen (LGTBI) Berdintasun Sozialerako Legea indarrean sartu da gaur Extremaduran, xede izanik alor publikoan eta pribatuan edozein motatako diskriminazioa saihestea.

Extremadurako Kazeta Ofizialak legea argitaratu du ostiral honetan. Lege horren asmo nagusia izango da sexu-joeragatik eta genero-identitateagatik diskriminazioa ekiditea. Legea duela hilabete inguru onartu zuten Extremadurako Parlamentuan.

Benetako berdintasuna sustatzea, eta lesbianen, gayen, bisexualen, transexualen, transgeneroa eta intersexualen eskubideak suspertzea du helburu lege horrek, horretarako, prebentzioa eta zuzenketa erabilita, eta edozein motatako diskriminazioa ezabatuta.

Lege horrek bizitzaren edozein arlotan arreta bermatzeko neurriak aurreikusi ditu, bereziki, arlo zibilean, lanean, hezkuntza eta osasun arloan, kulturan eta ekonomian.

Halaber, hainbat neurri jaso ditu, tartean, herritar transexualek sexu-aldaketa egiteko operazioetarako diru-laguntzak eta lesbianentzako lagunduriko ugalketa. Halaber, homofobian eta transfobian oinarritutako delituentzat polizia-protokoloa prestatu dute, eta 45.000 euroko zigorrak aurreikusten dira sexu-diskriminazioaren aurka borrokatzeko.

Hezkuntza arloan, LGBTI kolektikoaren aniztasuna azaltzeko plana prestatuko dute, eta irakasleentzako bestelako formakuntza-ekintzak.

Bestalde, homofobia- eta transfobia-indarkeria pairatu duten biktimentzat laguntza eskainiko diete arlo juridikoan, osasunean eta sozialean. Halaber, lesbianak eta emakumezko bisexualak babesteko programa bereziak abiaraziko dituzte.

Gainera, sexu-joeragatik eta genero-identitateagatik egindako diskriminazioaren aurkako Behatokia sortuko dute. LGBTI kolektiboaren eskubideen inguruan parte-hartzerako eta kontsultarako ardurak beteko ditu erakunde horrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak LGTBI+ albisteak