Gizartea -

Gertakaria

Gizonezko bat hilda topatu dute Getxoko Arrigunaga hondartzan

Ubeldurak zituen hilotza harean botata topatu dute. Oraingoz ez dute argitu gizonezkoa nola hil den.

GAIZKA PALACIOS | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat hil da arratsalde honetan Getxoko Arrigunaga hondartzan, Ertzaintzak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Ezbeharra 18:55 aldera jazo da. Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu dira, eta ubeldurak zituen hilotza harean botata topatu dute, baina oraingoz ez dute argitu gizonezkoa nola hil den.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo Arrigunaga hondartza aisiarako aukerak