Gizartea -

Gertakaria

Hiru gazte turkiar hil dira itota Marbellako hondartza batean

18 eta 19 urteko bi mutiko, oporretara joandako gor-mutu talde bateko bi kide, eta horien monitore bat dira hildakoak.

Gorpu bat erreskatatu dutenekoa. Argazkia: Efe
Gorpu bat erreskatatu dutenekoa.
Gorpu bat erreskatatu dutenekoa. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

18, 19 eta 30 urteko hiru turkiar hil dira gaur itota Marbellako hondartza batean, eta 18 urteko beste bat oso larri dago ospitalean. Gazteenak oporretara joandako gor-mutu talde bateko kideak dira, eta bestea, monitoreetako bat.

112 zerbitzuak jakitera eman duenez, La Venus izeneko hondartzan bainatzen ari ziren ezbeharra gertatu denean. Hirigunetik gertuen dagoen hondartzetako bat da, eta itsasoa mugitu samar zegoen, baina ez zegoen ez banderarik ez soroslerik.

Larrialdi zerbitzuek 15:45 aldera jaso dute horren berri emateko lehenengo deia, eta hasiera batean bi gazteren gorpuak aurkitu dituzte eta beste bat zaurituta eraman dute ospitalera, eta zainketa berezien unitatean dago.

Hirugarren hildakoaren hilotza beste hondartza batean aurkitu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea