Gizartea -

Abortatzeko eskubidea

Ibarra: 'Emakumeek amatasunari buruz erabakitzeko eskubidea dute'

"Emakumeek haurdunaldiarekin jarraitu edo ez erabakitzeko eskubidea dute, eta ez jarraitzea erabakitzen badute, arreta medikoa jasotzeko eskubidea dute", adiazi du Auzitegi Nagusiko presidenteak.

Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidentea. EiTB
Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidentea. EiTB
'Haurdunaldiarekin jarraitzea edo ez, emakumearen eskubidea da'

02:12

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Luis Ibarra EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentearen esanetan, haurdunaldia "emakumeen eskubidea da", eta, horrenbestez, "haurdunaldi horren garapenari buruz erabaki ahal izateko eskubidea ere izan behar dute".

Horrenbestez, Ibarra abortatzeko eskubidearen alde agertu da, Alfonso Alonso Espainiako Gobernuko Osasun ministroak haurdunaldia etetea "ez da eskubidea" adierazi eta gero.

Ibarrak 'Boulevard' Radio Euskadiko saioan azaldu duenez, "1985. urtera arte, haurdunaldia etetea Zigor Kodean aurreikusita zegoen delitua zen, baina urte horretan despenalizatu egin zuten, hiru kasu logikotan: fetuak malformazioak zituenean, amaren osasuna arriskuan zegoenean eta haurdunaldia bortxaketa baten ondorio zenean".

"2010ean beste urrats bat egin zuten, eta haurdunaldiaren eta abortuaren osasun eskubideak arautu zituzten; emakumeek prestazio horiek jasotzeko eskubidea dute", gaineratu du.

Hori horrela, "emakumeek haurdunaldiarekin jarraitu edo ez erabakitzeko eskubidea dute, eta ez jarraitzea erabakitzen badute, arreta medikoa jasotzeko eskubidea dute, legediak aitortutako prestazioa baita", Ibarraren hitzetan.

"Funtsean, emakumeek beren osasunaz erabakitzeko eskubidea dute, amatasunaz erabakitzeko eskubidea dute, eta, erabakitzen dutena erabakitzen dutela ere, osasuna izateko eskubidea dute", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Abortua azken albisteak EAE albisteak Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa EAEko Justizia Auzitegi Nagusia