Gizartea -

Tragedia Mediterraneoan

Italiako kostazainek 10.000 etorkin erreskatatu dituzte azken egunetan

Ia 400 etorkin Mediterraneo itsasoan desagerturik daudela jakinarazi zuen Save the Children erakundeak asteartean. Antza denez, Italiako kostaldea zuten helburu, baina ontzia hondoratu egin zen.

Etorkin talde bat Corigliano Calabroko (Italia) portuan. Argazkia: EFE
Etorkin talde bat Corigliano Calabroko (Italia) portuan. Argazkia: EFE
Etorkin talde bat Corigliano Calabroko (Italia) portuan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1.511 etorkin erreskatatu zituzten Italiako kostazainek asteartean, Mediterraneo itsasoko uretan. Aurreko egunetan 8.480 etorkin salbatu dituzte, kostazainek gaur agiri batean jakitera eman dutenez.

Guztira, azken egunetan, salbamendu ontzietan, Italiara ia 10.000 etorkin heldu direla ohartarazi dute kostazainek. Apirilaren 14an 1.511 erreskatatu zituzten Mediterraneo itsasoan, 12 operaziotan. Operazio guztiak kostazainen Erromako Larrialdi Zentro Nazionalak zuzendu ditu.

Ia 400 etorkin Mediterraneo itsasoan desagerturik daudela jakinarazi zuen Save the Children erakundeak asteartean. Antza denez, Italiako kostaldea zuten helburu, baina ontzia hondoratu egin zen, bizirik atera ziren 150 etorkinen testigantzaren arabera. Kostazainek Calabriara eraman zituzten.

Save the Childrenen hitzetan, “itsasoan gero eta jende gehiago hiltzen ari da; ondorioz, ez bakarrik Italiak, Europar Batasunak eta EBko kideek baizik bilaketa eta erreskate dispositibo batekin egoerari aurre egin behar diote”. “Orain arte sistemarik ez da existitzen”, erantsi du gobernuz kanpoko erakundeak.

Zentzu horretan, ehunka etorkinen heriotzaren aurrean EBren “pasibotasun onartezina” salatu du Human Rights Watch (HRW) gobernuz kanpoko erakundeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Italia Mediterraneo itsasoa gaur