Gizartea -

Istripua

Bizikletan zihoan emakume bat hil da Gasteizen auto batek harrapatuta

Lekukoen arabera, emakumea zebrabide bat zeharkatzen ari zenean jazo da ezbeharra.

47 urteko txirrindularia hil da Gasteizen, auto batek harrapatuta

0:44

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

47 urteko emakume bat hil da arratsalde honetan Gasteizen, bizikletan zihoala auto batek harrapatuta.

Ezbeharra Antonio Machado kalean, Sansomendi auzoan, gertatu da, 18:40 inguruan, EFE agentziak udaletxeko iturriak aipatuta zabaldu duenez.

Lekukoen arabera, istripua emakumea zebrabide bat zeharkatzen ari zenean jazo da.

Biktima berehala hil da eta osasun zerbitzuetako langileek ezin izan dute ezer egin.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Gasteiz berriak