Gizartea -

Gorpua basoan aurkitu dute

Ordu batzuk lehenago Calaisen bahitutako neskato bat hilik topatu dute

Biktimak Chloe zuen izena. Antza denez, neskatoa bortxatu eta ito dute. Beau Marais auzoan bahitu dute beste ume batzuekin zegoenean. Poliziak susmagarri bat atxilotu du.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arratsaldeko lehen orduan, Calaisen (Frantziako iparraldea), bere etxetik gertu bahitu duten neskato baten gorpua aurkitu dute baso batean, hiriaren kanpoaldean. Neskatoa lagunekin zegoen bahitu dutenean.

La Voix du Nord egunkariak Poliziako iturriak aipatuz jakitera eman duenez, neskatoa erdi biluzik topatu dute Calaiseko mendatetik gertu, zonalde basotsu batean. Poloniako gizon bat atxilotu du Poliziak bertan.

Iturri berdinen arabera, biktimak Chloe zuen izena eta bortxaketa zantzuak zituen. Ito egin dutela ematen du.

BFM TV telebistak azaldu duenez, susmagarria zonaldetik ihes egiten saiatzen ari zen poliziek auto bat aurkitu eta gero. Ibilgailua bahiketan erabili dutela uste du Poliziak.

Adingabea Beau Marais auzoan bahitu dute. Biktima bertan bizi zen. Beste ume batzuekin zegoen eraman duten unean eta lagunen testigantzak bilaketari hasiera emateko balio izan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia argazkiak