Gizartea -

Eguraldiaren iragarpena

Tenperaturak behera egin eta euria egingo du

Ostiralean eguraldi ezegonkorrarekin jarraituko dugu. Bestalde, tenperaturan ez da aldaketa nabarmenik izango ostegunetik ostiralera.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat egunez eguzkiaz eta tenperatura altuez gozatu ondoren, euria eta tenperatura freskoagoak itzuliko dira gurera.

Gaur zerua hodeitsu egongo da eta euria egingo du. Gainera, baliteke han-hemenka trumoiak jotzea eta euri zaparrada mardulagoak izatea, bereziki, barnealdean. Tenperatura maximoek behera egingo dute eta haizea hegotik mendebaldera aldatuko da.

Tenperatura maximoek nabarmen egingo dute behera kantauriar isurialdean eta 18-20 ºC-ren bueltan geldituko dira. Barnealdean, berriz, beroenak 16-18 ºC-koak izango dira.

Bihar, ostirala, giro ezegonkorrarekin jarraituko dugu. Zerua estalita egongo da eta euria egingo du. Halaber, baliteke han-hemenka zarrapada trumoitsuak izatea. Tenperaturan ez da aldaketa nabarmenik izango gaurtik ostiralera bitartean eta iparreko haizea ahul ibiliko da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguraldia Donostia