Gizartea -

Urperatzea Kanaria Handian

Ontzia 'hiltzen' utzi zutela salatu du 'Naydenov'eko kapitainak

Las Palmaseko Fiskaltzaren aurrean deklaratu du Igor Dorofieyevek. Ia bi orduko deklarazioa egin du. Arrantza-ontzia iragan asteartean hondoratu zen Maspalomasetik (Kanaria Handia) 15 miliara.

Igor Dorofieyev 'Oleg Naydenov' Errusiako arrantza-ontziaren kapitaina. Argazkia: EFE
Igor Dorofieyev 'Oleg Naydenov' Errusiako arrantza-ontziaren kapitaina. Argazkia: EFE
Igor Dorofieyev 'Oleg Naydenov' Errusiako arrantza-ontziaren kapitaina. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igor Dorofieyev Oleg Naydenov Errusiako arrantza-ontziko kapitainaren hitzetan, Las Palmaseko Itsas Agintaritzak hartutako erabakia ?hanka-sartze oso larria? izan zen. Ontzi barruan sua piztu eta gero Oleg Naydenov portutik ateratzeko erabakia hartu zuen Agintaritzak. Arrantza-ontzia itsas zabalean ?hiltzen? utzi zutela uste du kapitainak.

Las Palmaseko Fiskaltzaren aurrean deklaratu du kapitainak. Ia bi orduko deklarazioa egin du. Arrantza-ontzia iragan astearte gauean hondoratu zen Maspalomasetik (Kanaria Handia) 15 miliara. Ingurumenaren aurkako delituengatik ikerbidea hasi zuen Fiskaltzak.

Deklarazioa amaitu eta gero, kapitaina inputaturik ez dagoela azaldu du Luis Cuyas Errusiako arrantzalearen abokatuak. Carlos Seijo fiskalaren aurrean emandako testigantza ?espero bezala? joan dela gaineratu du Cuyasek, baina ez du xehetasun gehiagorik eman.

Espainiako agintariek informaziorik eman ez dietela salatu dute arrantza-ontziko kapitainak eta armadoreak.

Las Palmaseko portuaren kaitik atera eta gero, ?ontzia salbatzen eta sutea itzaltzen inor saiatu? ez zela salatu du Dorofieyevek. Horregatik, arrantza-ontzia badiatik ateratzeko erabakia larria izan zela uste du.

Sutea makinen aretoan hasi zela azaldu du kapitainak, baina sua zergatik piztu zen ez dakiela zehaztu du.

Satelite bidezko irudiak

Errusiako arraste-ontziaren satelite bidezko irudiak izateko Espainiak Europari laguntza eskatu diola jakitera eman du Europako Batzordeak.

Arraste-ontziak isuri duen fuel-olioa Kanariatik hego-mendebaldera aldentzen ari dela azaldu du Sustapen Ministerioak arratsaldean. Konkretuki, orban handiena kostaldetik 60 kilometrora dagoela adierazi du Exekutiboak.

Hala ere, ULPGC Las Palmaseko Unibertsitatearen ikertzaile baten arabera, orbana uhartetik 25 miliara dago eta 40 ordutan 32 kilometro egin ditu.

Kanaria Handiako fuel isuria efe

Fuel-olio orbanaren norabidea; Las Palmaseko Unibertsitateak (ULPGC) eskainitako grafikoa. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea