Gizartea -

Sarrerak bermatzeko errenta

'Ayudas+Justas'ek 41.000 sinadura aurkeztu ditu Legebiltzarrean

Ekimenak aurrera egiteko “datozen hauteskundeetan babes handia” jasotzea eskatu du Javier Maroto alkateak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diru-sarrerak bermatzeko errenta jaso ahal izateko baldintzak gogortzea eskatzeko 41.208 sinadura aurkeztu ditu gaur ?Ayudas+Justas? plataformak Eusko Legebiltzarrean.

Proposamenari emandako babesa eta hauteskundeak ?nahastea? errefusatu du Javier Maroto Gasteizko alkateak, baina ekimenak aurrera egiteko ?datozen hauteskundeetan babes handia? jasotzea eskatu du.

Atxikimenduak Ganberan utzi eta gero, sinadurak aztertuko dituzte eta onartzen baldin badituzte tramitazio parlamentarioa hasiko da. Bizitzeko baimenik ez duten, Euskadiko erroldan bost urte eman ez dituzten eta delituengatik zigortutako pertsonak diru-sarrerak bermatzeko errentatik at uztea planteatzen du herri-ekimenak.

Sinadurak aurkeztu eta gero, ustezko ?iruzurrari? aurre egiteko diru-sarrerak bermatzeko errentaren araudia aldatzea beharrezkoa dela berriz esan du Marotok.

Herri-ekimenak aurrera egiteko ?datozen hauteskundeetan babes handia? jasotzea eskatu du Marotok. EAJ, PSE, EH Bildu eta UPyDko ordezkari ?askok isil-gordeka arrazoia? eman diotela ziurtatu du Gasteizko alkateak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Legebiltzarra albisteak Gasteiz berriak