Gizartea -

Elkarretaratze isila

Sexu-erasorik gabeko sanferminak aldarrikatu ditu Iruñeak

Jendea sanferminetara erakartzeko emakumea iragarki sexistetan erabiltzea aho batez errefusatu dute Iruñeko herritarrek elkarretaratze isil batean, udaletxeko plazan.

Elkarretaratze isila Iruñean. Argazkia: EFE
Elkarretaratze isila Iruñean. Argazkia: EFE
Elkarretaratze isila Iruñean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jendea sanferminetara erakartzeko emakumea iragarki sexistetan erabiltzea aho batez errefusatu dute Iruñeko Udalaren talde politiko guztiek, alderdi politikoetako ordezkariek eta herritarrek elkarretaratze isil batean, udaletxeko plazan.

Horrela, sare sozialetan zabaldutako iragarki bati erantzun diote herritarrek. Iragarkia dagoeneko kendu dute. Zezen bat adarrean bularretako bat zintzilik duela agertzen da irudietan eta gerritik gora biluzik dagoen emakume baten argazkia txupinazoan.

Sanferminetan gozatzeko pakete bat saltzen zuen iragarkiak. “Festaz gozatzea emakumeen gorpuaz gozatzearekin lotzen dute, ukitzeko eta taldeka egiteko aukera”, salatu du Emakumeen Udal Kontseiluak.

Sanferminak Berdintasunean Taldeak proposatuta, iragarkia gaitzesteko adierazpen bat onartu du Kontseiluak. Publizitate sexista jaien apeu bezala erabiltzea salatu du elkarretaratze isilak “emakumeentzako arriskutsua delako eta festa berdintasunean bizitzeko askatasun falta dakarrelako”.

“Sexu-erasoei ez” lelopean protesta egin dute. Besteak beste, Enrique Maya Iruñeko alkateak parte hartu du elkarretaratzean. Era berean, “publizitate sexista ere eraso bat da” kartela irakur zitekeen protestan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Tratu txarrak gaur Gaurko albisteak Nafarroan Sanferminak 2024