Trafikoa -

Araba

Bergarako bizilagun bat hil da Legution, auto istripuan

Ibilgailua errepidetik atera eta irauli da, AP-1ean.

Istripua Legutio
Istripua Legutio
Gizonezko bat hil da Legution, AP-1ean autoa irauli eta gero

0:32

I.G. | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da gaur, igandea, AP-1 autobidean izandako auto istripu batean, Legutio Arabako herriaren parean. Hildakoa Bergarako 33 urteko gizonezkoa da eta bakarrik zihoan autoan.

Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, ezbeharra 9:05ean jazo da, Eibarreko noranzkoan.

Antza denez, ibilgailua errepidetik atera eta, ondoren, irauli egin da, 112 kilometroaren parean. Anbulantzia bat eta Ertzaintzako zenbait agente bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin biktimaren bizitza salbatzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Araba Gizartea Gaurko titularrak Albisteak Trafiko istripuen biktimak Gorbeialdea albisteak Trafiko-istripua AP-1ean