Gizartea -

‘Shaolin faltsua’ren epaiketa

Behin-behineko espetxealdia beste bi urte luzatu diote Aguilarri

'Shaolin faltsua'ri espetxealdia luzatzea erabaki zuten "ihes egiteko arriskuak" jarraitzen duelako, Manuel Ayo Epaimahaiko Auzitegiaren magistratu-presidenteak auto batean azaldu duenez.

Juan Carlos Aguilar, gaur, epaiketan. EFE.
Juan Carlos Aguilar, gaur, epaiketan. EFE.
'Gizon zuri bat emakume beltz bat gimnasiora sartuarazten ikusi zuten'

01:24

Agentziak | Erredakazioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Carlos Aguilar ?shaolin faltsua?ri behin-behineko espetxealdia beste bi urtez luzatzea erabaki zuten iragan ostiralean, Manuel Ayo Epaimahaiko Auzitegiaren magistratu-presidenteak auto batean gaur azaldu duenez. ?Ihes egiteko arriskua? dagoela argudiatu dute.

Ebazpen judizialean, apirilaren 17an, Bilboko Justizia Auzitegian Aguilarren aurkako epaiketaren lehen saioa egin eta gero, behin-behineko espetxealdia aztertzeko bilera egin zutela gogorarazi du Ayok. 2013ko ekainean bi urteko behin-behineko espetxealdia ezarri zioten Aguilarri.

Fiskaltza, Akusazio partikularra eta Clara Campoamor Elkartea (herri-akusazioa) bildu ziren eta behin-behineko espetxealdia luzatzea eskatu zuten. ?Shaolin faltsua?ren abokatuak ez zuen ?aurka egin?.

Behin-behineko espetxealdia laster bukatuko da, baina kartzelaldia luzatzea erabaki du Ayok, ?ihes egiteko arriskuak? jarraitzen duelako.

Hala ere, ordurako epaimahaiak erabaki bat hartzea eta Bizkaiko Auzitegiko presidenteak zigor bat ezarri izana litekeena da. 40 eta 45 urteko espetxe-zigorrak eskatu dituzte akusazioek.

Maureeen Ada Otuya eta Jenny Sofia Rebolloren hilketak argitzeko Bilboko Auzitegian joan den ostiralean hasitako epaiketak bigarren saioa izan du gaur. Ikerketan parte hartu duten Ertzaintzako hainbat agentek deklaratu dute.

Juan Carlos Aguilar, 'Shaolin faltsua' bezala ezaguna, dago akusatuen aulkian eserita.  Bi emakumeak hil arte kolpatu izana onartu zuen lehendabiziko saioan. "Bai, guztia aitortzen dut", erantzun zion fiskalak egindako galderari.

Argazkiak eta bideoak

Kasuaren instrukzioaz arduratu den ertzainak azaldu duenez, 'Shaolin faltsua'-ren gimnasioan beste zazpi emakumeren argazkiak eta bideoak topatu zituzten, horietako batzuk "indarkeriazkoak".

Bizkaiko Auzitegian egiten ari diren epaiketan deklaratzen lehena izan da instrukzioaz arduratu den agentea. Maureen Ada Otuya eta Jenny Sofía Rebolloren gorpuak nola topatu zituzten azaldu du, xeheki.

Halaber, Aguilarren gimnasioan beste zazpi emakume agertzen ziren argazkiak eta bideoak ere aurkitu zituztela esan du. "Irudi horietako batzuetan emakumeak konorterik gabe azaltzen ziren, jantzi erotikoekin, eta batzuetan, sexu-harremanak izaten", esan du. Emakume horietako batzuekin hitz egitea lortu omen zuten ertzainek, Aguilarren telefono-zerrendan agertzen zirelako.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Epaiketak argazkiak