Gizartea -

Gertaera

Ehun bizilagun etxetik atera dituzte Durangon, sute batengatik

Sutea 5:00etan piztu da, Faustobekoa kaleko eraikin bateko garajean. Ez da zauriturik izan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Durangoko eraikin bateko ehun bizilagun etxetik atera behar izan dituzte bart, garaje batean piztu den sute baten ondorioz, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Ez da zauriturik izan.

Sutea 5:00etan piztu da, Faustobekoa kaleko eraikin bateko garajean. Garajean zeuden bi autori eragin die suak. Horrez gain, suhiltzaileek eraikina hustu dute, sua itzali duten arte.

Goizeko 6:50ean sua itzaltzea lortu dute, eta bizilagunak etxera bueltatu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Durango albisteak