Gizartea -

Gotzainen Biltzarra

Ustelkeria 'bekatu larria' dela adierazi dute gotzainek

Ustelkeria “egungo gizartearen ezaugarria” dela kritikatu du Gotzainen Biltzarrak ‘Eliza, txiroen mendeko’ agirian. Dokumentua onartzeko batzarra egin dute gotzainek.

Espainiako Gotzainen Biltzarreko ordezkariak. Argazkia: EFE
Espainiako Gotzainen Biltzarreko ordezkariak. Argazkia: EFE
Espainiako Gotzainen Biltzarreko ordezkariak. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustelkeria politikoa “sistemaren deformazioa” eta “bekatu larria” dela salatu dute gaur gotzainek. Ustelkeriaren jatorria “diru-gosea” eta “zekenkeria” direla uste dute. Jokabide horiek “lehenbailehen” eragoztea eskatu dute.

“Gizartearen harmoniari kalte egiten dioten praktikei amaiera emateko neurri egokiak hartzea premiazkoa da”, ohartarazi dute gotzainek. Ustelkeriaren aurka borroka egiteko orduan “energia falta” aurpegiratu dute apezpikuek. Horrek “asaldura politikoa eta soziala” eragin dezakeela ohartarazi dute.

Espainiako Gotzainen Biltzarrak ‘Eliza, txiroen mendeko’ agiria onartu du Asanbladan. Estatuak bizi duen krisi ekonomiko, sozial eta moral larria dela-eta kezka agertu dute gotzainek.

“Irain larria”

Juan Jose Omella Calahorrako eta La Calzada-Logroñoko gotzainak dokumentua egin du. Agiriaren arabera, ustelkeria “egungo gizartearen ezaugarria” eta “iran larria” da. Jokabidea etikoki gaitzesgarria dela azpimarratu dute apezpikuek.

Legez kanpo aberastea krisiaren murrizketak nozitzen ari direnentzako “irain larria” dela salatu dute gotzainek. Elkartasuna urratzen duen “abusu” bat da eta “mesfidantza soziala” sor dezake, ohartarazi dutenez.

Zentzu horretan, herritarrek erakunde publikoetan konfiantza gal dezaketela uste dute gotzainek. Horrela, politikariekiko eta ordezkariekiko herritarren “mespretxuak gora” egin dezakeela gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea