Gizartea -

Erretreta

Tronpetek eta danborrek San Prudentzio eguna iragarri dute Gasteizen

Erretretarekin abiatu dute festa, 20:00etan, udaletxeko balkoian. Ordubete geroago gauza bera egin dute Arabako Aldundian.

San Prudentzioko erretreta. Argazkia: EiTB
San Prudentzioko erretreta. Argazkia: EiTB
Erretreta doinuekin hasi dira San Prudentzio jaietako ospakizunak

05:24

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erretretako danborren eta tronpeten soinuek astearte honetan San Prudentzio, Arabako zaindaria, dela iragarri dute arratsaldean Gasteizko udaletxearen eta Aldundiaren balkoietan.

Erretretarekin abiatu dute festa, 20:00etan, udaletxeko balkoian, eta ordubete geroago gauza bera egin dute Arabako Aldundiaren egoitzan.

Jende kopururik handiena bertan bildu da. Aurten harrera ofizialean parte hartzea erabaki du Iñigo Urkullu lehendakariak.

23:00etan, Probintzia plazan, danborrariek, kantinerek, sukaldariek eta upel jotzaileek, besteak beste, eman diote hasiera danborradaren martxari festako soinekoekin jantzita.

Kolore gorri, urdin, berde eta zuriko arropekin jantzita, Gasteizko aurreneko danborradaren (1975) protagonistak gogorarazi dituzte. Soinekoek gordeta eman dute urtebete gaurdaino.

San Prudentzioko ekitaldi xelebreenetarikoa da. Ia 30 elkarte gastronomikoetako 300 bat lagunek parte hartu dute, eta hiriburuaren erdialdeko kaleetan barrena ibili dira.

Armentiako zelaiak

Asteartean, festa lekuz aldatu, eta Armentiako zelaietan izango da. Milaka gasteiztar eta bisitari bertaratuko dira ohiturari jarraituz. Horretarako, eguraldiak laguntzea espero dute arduradunek.

Ekitaldi nagusia meza nagusia (11:00) eta prozesioa izango dira Armentiako basilikaren kanpoaldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Araba San Prudentzio bideoak Gasteiz albisteak