Gizartea -

Herri Urrats 2015

Atxik Ziburuko Ikastola! @xik ikastol@!

"@xik ikastol@" lelopean, datorren maiatzaren 10ean izango dugu Herri Urrats. Sorpresarik ez kokalekuaz, Senpereko lakuan ospatuko baita, betiko gisan.

Ziburuko ikastolari lagunduko dio aurtengo Herri Urrats jaiak

01:43

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"@xik ikastol@" lelopean, datorren maiatzaren 10ean izango dugu Herri Urrats. Sorpresarik ez kokalekuaz, Senpereko lakuan ospatuko baita, betiko gisan.

Antolatzaileek azaldu dutenez, finantziazio behar berezia dute aurten, Ziburuko ikastola eraikitzeko baita diru bilketa. Gogoratu, gainera, beste hiru ikastola izango direla datorren urtean Ipar Euskal Herrian.

Aurtengo ediziorako berritasunen artean 13 eta 16 urte arteko gazteentzat 'Erronka' izeneko joko-aisialdi gune bat prestatuko dute, hutsune bat sumatzen baitzuten hor. Gainerakoan, denetik egongo da adin guztientzat.

Oholtza nagusietan izango dira Aire Ahizpak, Aguxtin Alkhat, Betagarri, Joxe Replay eta Willis Drumond, Niko Etxartekin batera aurtengo doinuaren egileak.

Maialen Etxemendi antolatzaileak sosak Ziburun azkenean lur pribatu batean eginen den ikastolarentzat izango direla gogorarazi du, lehenik lur eremua erosi eta gero eraiki egin behar dutela.

2016rako Basusarrin, Biriatun eta Azkaraten beste hiru ikastola izango direla ikusita, Paxkal Indo Seaska Ipar Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko presidenteak esan du horrek frogatzen duela Ziburuko auzapezaren jarrera isolatua eta bakarra dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Iparraldeko ikastolen jaia