Gizartea -

SUTEA

Lau pertsona ospitaleratu dituzte Barakaldon, sute baten ondorioz

Sua Karmen kaleko etxebizitza batean piztu da, eta, ondorioz, sei solairuko eraikin bat hustu behar izan dute.

Lau lagun artatu dituzte kea arnasteagatik, Barakaldon

01:04

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau pertsona Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dituzte gaur goizaldean Barakaldon, etxebizitza batean piztutako sutean kea arnastu baitute.

SOS Deiak larrialdi zerbitzuak azaldu duenez, sua 04:00etan piztu da, Karmen kaleko etxebizitza batean. Horren ondorioz, eraikin osoa hustu behar izan dute.

Sugarrak 06:15erako itzali dituzte, baina suhiltzaileak bertan geratu dira, badaezpada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak Gizartea