Gizartea -

OAD gida

Azurmendi jatetxea, Eneko Atxarena, Europako onena

Adituek egindako zerrenda honetan 10.a da Etxebarri; eta 33.a, Arzak.

Eneko Atxa, Azurmendi jatetxean. Argazkia: Efe
Eneko Atxa, Azurmendi jatetxean.
Eneko Atxa, Azurmendi jatetxean. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eneko Atxaren Azurmendi Jatetxea Europako 2015eko jatetxe onena izendatu dute, Steve Plotnicki OAD (Opinionated About Dining) gidaren sortzaileak iragarri duenez. Jatetxeen kalifikazioak egiteko indize prestigiosoenetako bat da OAD.

Azurmendi, hiru Michelin izarduna, lehenengoa da gaur argitaratutako Europako 100 jatetxe onenen zerrendan. Ferran eta Albert Adria anaien jatetxean aurkeztu dute zerrenda, 38. postuan dagoen jatetxean, hain zuzen ere.

Euskal sukaldaritza modernoaren gidari eta iraunkortasunaren aitzindari, Azurmendik (Larrabetzu) 18 postu irabazi ditu, In de Wulf jatetxeari (Dranouter, Belgika), orain laugarren dagoenari, lekua kenduta.

Sailkapen honen arabera, Axpeko Etxebarri erretegia, Victor Arguinzonizek zuzentzen duena, 10.a da; eta 100 onenen artean ageri da Arzak (Donostia) ere, 33. lekuan.

Jatetxeen kalifikaziorako sistema nagusietako bat da Opinionated About Dining (OAD), eta sukaldaritzarekin lotutako adituek osatzen dute, munduan zehar bidaiatu eta plater ugari dastatu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia albisteak Zer gertatu da Bizkaian? Europa bideoak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak Jatetxeak Larrabetzu