Gizartea -

Immigrazioa

Haur bat Ceutan sartzen ahalegindu da, maleta barruan sartuta

Aduanako eskanerrak antzeman zuen 8 urteko mutikoa. Ceutako Adin Txikikoen Sailaren esku gelditu da Boli Kostako haurra, eta maleta zeraman emakumea eta mutikoaren aita atxilotu egin dituzte.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Boli Kostako 8 urteko mutiko bat Ceutan sartzen ahalegindu zen atzo, maleta batean sartuta. Alabaina, saiakera ustela izan zen, aduanako eskanerrak antzeman egin zuen-eta.

Guardia Zibilak ohar batean jakinarazi duenez, 12:00etan antzeman zuten mutikoa El Tarajeleko aduanan. Guardia zibilek susmo txarra hartu zioten maleta bat zeraman emakume bati eta objektua eskanerretik pasatzeko eskatu zioten. Orduan, maletaren barruan pertsona bat zegoela konturatu ziren.

Maleta irekitakoan, Abou izeneko Boli Kostako haur bat atera zen bertatik. Ondoren, mediku arreta jaso behar izan zuen.

niño maleta ceuta EFE

Argazkia: EFE

Jarraian, maleta zeraman 19 urteko emakume marokoarra atxilotu zuten.

Bestalde, 13:30ak aldera, haurraren aita atxilotu zuten aduanan bertan. Espainian bizitzeko baimena du eta, guardia zibilekin hitz egin ostean, haurraren aita zela onartu zuen.

Bien bitartean, Ceutako Adin Txikikoen Sailaren esku gelditu da haurra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea