Gizartea -

Kea arnastuta

Adineko bat eta haren semea zauritu dira sute batean, Portugaleten

Sutea Juan Sebastian Elcano kaleko etxebizitza baten lehen solairuan hasi da. Antza denez, argizari baten suak gortinak hartu ditu.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adineko emakume ezindu bat eta haren semea ospitalera eraman behar izan dituzte sute batean zauritu direlako Portugaleten (Bizkaia). Biktimak kea arnastuta zauritu dira.

Sutea 14:00ak aldera hasi da Portugaleteko Juan Sebastian Elcano kaleko etxebizitza baten lehen solairuan. Suak biktimen etxea kiskaldu du eta kea patioan zabaldu da, Segurtasun Sailak eta Bizkaiko suhiltzaileek jakitera eman dutenez.

Dirudienez, aurreneko ikerketen arabera, kandela baten suak etxebizitzako gortinak hartu ditu.

Uriosteko eta Artatzako suhiltzaileak bertaratu dira. Lehenik 82 urteko adineko andre ezindua erreskatatu dute suhiltzaileek. Ondoren haren semea etxetik atera dute. Biak Gurutzeta Ospitalera eraman behar izan dituzte, kea arnastuta zauritu direlako.

Erreskatean eta sua itzaltzeko lanetan 15 suhiltzailek parte hartu dute. Sua hasi den etxebizitza kiskaltzeaz gain, suteak beste hiru etxetan kalte esanguratsuak egin ditu eta momentuz bizilagunak ezin izango dira bueltatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Portugalete berriak Bizkaiko albisteak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Adinekoak Gaurko azken orduko albistea