Gizartea -

Sutea Bilbon

Gizon bat erietxera eraman dute Bilbon, kea arnastuta

Goizaldekoa hiruak eta erdian poztu da sua, Sagarminaga kaleko hamabi pisutako eraikin batean, Segurtasun sailak jakitera eman duenez.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

37 urteko gizonezko bat Basurtuko erietxera eraman dute goizaldean kea arnasteagatik, Segurtasun sailak jakitera eman duenez. Sua Bilboko eraikin batean piztu da.

Goizaldekoa hiruak eta erdian poztu da sua, Sagarminaga kaleko hamabi pisutako eraikin batean.

Iturrien arabera, eraikinaren beheko aldeko sukalde batean piztu da sua eta Bilboko suhiltzaileek itzali dute. Sua ez da eraikinera zabaldu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Suteak