Gizartea -

EGURALDIA

Eguraldi beroa nagusituko da asteazkenera arte

Euskalmeten arabera, udako giroa izango dugu datozen hiru egunotan. Termometroak 35 graduraino iritsiko direla aurreikusi du meteorologia agentziak.

Kontxako hondartza, Donostia, atzo.
Kontxako hondartza, Donostia, atzo.
Kontxako hondartza, Donostia, atzo.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Afrikatik datorren aire-masa beroak 30 graduraino igoarazi zituen atzo tenperaturak, eta gaurko antzeko iragarpena egin du Euskalmet agentziak. Asteazkenera arte, tenperatura altuak eta udako giroa izango ditugu. Gaur eta bihar, maximoak 35 graduraino iritsi, eta minimoak 20 graduren bueltan ibiliko dira.

Gaur, giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu. Kostaldean eta kostaldetik hurbil dauden tokietan, tenperatura apur bat jaitsiko da; izan ere, brisa ibiliko da egun osoan. Barnealdean, aldiz, hego ukituko haizeak joko du, eta ez da gorabehera handirik izango tenperatura maximoetan, 30 gradu inguruko balioak espero baitira. Zeruan goi-hodei batzuk agertuko dira, baina, oro har, giro eguzkitsua izango da. Kostaldean, baliteke behe-hodei batzuk edo gandua sartzea.

Astearterako ere ez da aldaketarik espero. Hegoaldeko haizea ibiliko da, eta eguerdian brisa sartuko da kostaldean; tenperatura beroak espero dira, eta zeruan urdina nagusituko da, goi-hodei zurixka batzuekin.

Asteazkenean, hodeiak ugaritu egingo dira. Erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak iritsiko dira Euskal Herri osora; egunaren lehen partean, hegoaldeko haizea ibiliko da, eta tenperatura altuekin jarraituko dugu. Arratsaldean, berriz, haizea ipar-mendebaldera aldatuko da, eta freskatu egingo du denean.

Ostegunerako etorriko da aldaketa: fronte bat sartuko da, eta tenperaturak nabarmen jaitsiko dira. Euria egingo du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguraldia Bilbao