Gizartea -

Indarkeria matxista

12 urteko zigorra eskatu dute, bikotekidea gurpil-aulkian uzteagatik

Fiskaltzaren arabera, akusatuak autoan jarraitu zion bikotekide ohiari, eta emakumea bere ibilgailutik jaitsi zenean, harrapatu egin zuen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo Fiskaltzak 12 urteko espetxe zigorra eskatu du gizon batentzat, bikotekide ohia autoarekin harrapatu eta gurpil-aulkian uzteagatik. Astelehen eta astearte honetan epaituko dute Madrilgo Epaitegian.

Fiskaltzak 12 urte eta bost hilabeteko espetxe-zigorra eskatu du akusatuarentzat, hiru delitu egotzita: hilketa saiakera, mehatxu larriak eta bideko segurtasunaren kontrako delitua (baimenik gabe gidatzeagatik).

Fiskalaren arabera, emakumeak bukatutzat eman zuen harremana, baina gizonak ez zuen egoera berria onartu eta indarkeria-ekintza ugari egin zizkion (fisikoak zein hitzezkoak). Horietako batean, bere autoarekin jarraitu zion emakumeari, eta bide erdian gurutzatu zitzaion. Emakumea bere autotik irten ondoren, akusatuak harrapatu egin zuen, eta hainbatetan zapaldu.

Kasu honekin zerikusia dutelakoan, beste hiru lagun epaituko dituzte, gertatutakoa estaltzea egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur