Trafikoa -

Istripua

Trenak auto bat harrapatu du Itsasondoko trenbide-pasagunean

Bi pertsona zauritu dira, baina ez daude larri. Trenen zirkulazioa etenda egon da 19:00etatik 20:15era.

Autoa txikituta geratu da trenak harrapatu ostean. EFE
Autoa txikituta geratu da trenak harrapatu ostean. EFE
2 zauritu Itsasondon, tren batek auto bat harrapatu ostean

0:56

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Trenak auto bat harrapatu du Itsasondoko (Gipuzkoa) trenbide-pasagunean eta bi pertsona zauritu dira, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Zaurituak, 38 urteko emakumea eta 21 urteko gizona, ez daude larri, baina suhiltzaileek atera behar izan dituzte ibilgailutik. Emakumeak ditu zauri larrienak, kolpe ugari jaso baititu gorputz osoan zehar.

Ezbeharra 19:00etan gertatu da, eta tren zirkulazioa etenda egon da 20:15 arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Albisteak Gipuzkoa Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Tren istripuak azken ordukoa Goierriko albisteak